Distancia recorrida: 12.86 kilómetros
Altitud min: 1,306 metros, max: 2,453 metros
Desnivel acum. subiendo: 1,119 metros, bajando: 1,145 metros
Grado de dificultad: Moderado
Orain dela ea hilebete bat, Palentziako mendietan egon ginen. Negu kondizioak oraindik zirela, Peña Prieta eta Curavacas mendi ikarragarria igo genituen. Leku honetaz maitemindu ginen, leku basaitia baita.
Baino fuentes carrionas parke naturalaren mendi esanguratsuenak egiteko bakarrik espiguete falta zitzaigun eta trilogia hau amaitzeko ideaiarekin Cardañoraino joan ginen hiru lagun.
Udaberrian sartuta gaudela jada, orain dela hilebete zegoen elur gehiena joan egin da eta kondizioak asko aldatu dira.
Goizeko 4:30etan heldu ginen mazobreko aterpe librera, lanaren erruz eta pikoloen kontrol bat medio zela berandu heldu baiginen. Hau dela eta goizeko 9ak inguru jaiki eta ipar-korridore igoteko genuen asmoa bertan behera gelditu zen. Beste aukeren artean Ekialdeko gandorra edo hegoaldeko pedrera zazen. Eguraldi txarraren ondorioz (eguerdi aldera ekaitzaren mehatxua zegoen eta) hegoaldeko via normaletik ekitea erabaki gendun.
Espigueteko gailurra bistan daukagularik, hego eta ipar korridoreen artean dagoen lepora heldu eta ezkerrera egin ostean arista kalizoaren azkenengo metroak gaindituko ditugu espigueteren buzoi eta bertize geodesikora helduz (3h)
Bueltako bidea leku igualetik egin gendun eta nahiko ondo bajatzen den arren, kontu handikin jeitsi beharko gara. Behean ginela, bidean jada Cardañora bueltan, ekaitza agertu eta txubaskerua jarri genuen. Eskerrak halako ekaitz batek behean ginela harrapatu gindula!!! Espiguete pena merezi duen mendia da, baina goi mendia da eta kontu eta errespetu handikin joateko beharra dago.
0 comentarios:
Publicar un comentario