Alto Carrion (Irteera)

miércoles, mayo 09, 2012



Besaide M.E.-ak datorren Maiatzaren 19 eta 20-rako mendi irteera antolatu du Alto Carrion-eko mendietara (kantauriar mendilerroa, Palentzia).
Alto Carrion "Fuentes Carrionas y Fuente-Cobre" parke naturalaren barruan kokatzen den goi-mendi zonaldea da.
Orokorrean, Palentziako mendiak ezezagunak dira oso: fauna eta flora berezia gordetzen ditu (besteak beste hartz arrearen bizileku babestua); mendi bazter lasaiak, bakartiak eta basatiak;  neguko alpinismoaren paradisua (Espigüete, Curavacas), istoria, gastronomia, meategiak, etabar.
Besaidek txoko berezi hau ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Zatoz Palentziako mendiez gozatzera!


  • Maiatzak 19: San Glorio - Cardaño de Arriba mendi trabesia.

San Glorio portua (1609) Leon, Palentzia eta Kantabriaren arteko paso naturala da. Bertatik abiatu eta Tres Provincias (2499 m) igo ostean, Cardañoko orratzetatik behera ekingo diogu,  Pozo de las Lomas lakutik pasa eta Cardaño de Arriban bukatuz.

Luzera: 16 km.
Goruzko desnibela: 998 m.
Beherantz 1182 m.
Denbora: 6  ordu.
.kmz fitxeroa: sakatu hemen

  • Maiatzak 20: Espigüete (2.454m).
20120520_espiguete.gif

Hurrengo egunean, Espiguete mendia igotzeko asmoa dago. Cardañoko bailarak aukera asko ematen ditu eta bat  Espiguete mendia ezagutzea da. Hortaz, Cardaño de Abajo herritk abiatuta, Espigüete mendiaren bide normaletik igo eta jetsiko gara.

Luzera: 11,63 km
Altitudea  min: 1.309 m, max: 2.454 m
Metatutako desnivela: igoera: 1.241 m, jeitsiera: 1.273 m
.kmz fitxeroa: sakatu hemen


OHARRAK:
  • Norberak eraman beharko ditu larunbateko eta igandeko bazkariak.
  • Triollo herriko Hostal La Montañan hartuko dugu ostatu (larunbateko afaria, loa eta igandeko gosaria).
  • Prezioa: Besaideko bazkideek 65€, gainontzekoek 75€, barne dela: autobusa, afaria, logela eta gosaria.
  • Izen emateak: Maiatzak 14-15, 19:00-20:00 bitartean, Besaide elkartean (Garibai, 3 bis).
  • Irteera: Maiatzak 19, Garibaiko bus geltokitik, goizeko 6:00 etan.
  • Itzulera: Maiatzak 20, atsaldeko 20:00 ak inguruan.
Besaide Mendi elkarteak ez du bere gain hartuko Federatua ez dagoenaren inolako erantzunkizunik.