Besaide M.E.-ak datorren Maiatzaren 19 eta 20-rako mendi irteera
antolatu du Alto Carrion-eko mendietara (kantauriar mendilerroa,
Palentzia).
Alto Carrion "Fuentes Carrionas y Fuente-Cobre" parke naturalaren barruan kokatzen den goi-mendi zonaldea da.
Orokorrean, Palentziako mendiak ezezagunak dira oso: fauna eta flora
berezia gordetzen ditu (besteak beste hartz arrearen bizileku babestua);
mendi bazter lasaiak, bakartiak eta basatiak; neguko alpinismoaren
paradisua (Espigüete, Curavacas), istoria, gastronomia, meategiak,
etabar.
Besaidek txoko berezi hau ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Zatoz Palentziako mendiez gozatzera!
- Maiatzak 19: San Glorio - Cardaño de Arriba mendi trabesia.
San Glorio portua (1609) Leon, Palentzia eta Kantabriaren arteko paso
naturala da. Bertatik abiatu eta Tres Provincias (2499 m) igo ostean,
Cardañoko orratzetatik behera ekingo diogu, Pozo de las Lomas lakutik
pasa eta Cardaño de Arriban bukatuz.
Goruzko desnibela: 998 m.
Beherantz 1182 m.
Denbora: 6 ordu.
.kmz fitxeroa: sakatu hemen
- Maiatzak 20: Espigüete (2.454m).
Hurrengo egunean, Espiguete mendia igotzeko asmoa dago. Cardañoko
bailarak aukera asko ematen ditu eta bat Espiguete mendia ezagutzea da.
Hortaz, Cardaño de Abajo herritk abiatuta, Espigüete mendiaren bide
normaletik igo eta jetsiko gara.
Altitudea min: 1.309 m, max: 2.454 m
Metatutako desnivela: igoera: 1.241 m, jeitsiera: 1.273 m
.kmz fitxeroa: sakatu hemen
OHARRAK:
- Norberak eraman beharko ditu larunbateko eta igandeko bazkariak.
- Triollo herriko Hostal La Montañan hartuko dugu ostatu (larunbateko afaria, loa eta igandeko gosaria).
- Prezioa: Besaideko bazkideek 65€, gainontzekoek 75€, barne dela: autobusa, afaria, logela eta gosaria.
- Izen emateak: Maiatzak 14-15, 19:00-20:00 bitartean, Besaide elkartean (Garibai, 3 bis).
- Irteera: Maiatzak 19, Garibaiko bus geltokitik, goizeko 6:00 etan.
- Itzulera: Maiatzak 20, atsaldeko 20:00 ak inguruan.
Besaide Mendi elkarteak ez du bere gain hartuko Federatua ez dagoenaren inolako erantzunkizunik.
0 comentarios:
Publicar un comentario