Palomares-Larrasa-Cruz del Castillo

miércoles, junio 08, 2011


Distancia recorrida: 9.4 kilómetros
Altitud min: 633 metros, max: 1,450 metros
Desnivel acum. subiendo: 997 metros, bajando: 1,014 metros
Grado de dificultad: skill Moderado


Arabako bihotzean kokatzen da Kantabria mendizerra edo medikatea.  Bertan, Arabako mendirik garaienak kokatzen dira, orografia zorroztu eta aereo bat daukan mendizerra honetan. Kantabria mendizerra ezaguna da oso Arabar mendizaleentzat, mendirik ikuskarrienetakoak dira Araba eta Arabar errioxa zatitzen dituen formazio natural honetan batzen diren mendi tontorrak.
 Gure ibilbidea Lagranetik gora egiten duen pista batetik hasten da. Bertatik Laziturrira daraman bidea beteko dugu Palomareseko igoerari ekin aurretik. Eskumatik gora markaturiko bidea jarraitzen dugu, boj artean gora egiten duen bide estutik. Nahiko labainkorra den bideari atenzioa prestatu beharko diogu, leku batzutan nahiko amildegitsua da eta. Hemendik goraka eginda, pixkanaka Palomareseko ipar horma  erraldoia (300m) bere azpikaldetik zeharkatuko dugu. Holako honetan aurrera jarraitzeko aukera izango dugu beherantz eginda apur bat. Guk ordea, zailagoa eta zuzenagoa den bidea hartuko dugu, “canal de los tejos” deritzon bidea alegia. Bidea labainkorra da oso eta kontu handikin egin beharko dugu gora, noizbehinka eskuak erabiliz. Paso hau gaindituta, bidea normalekin juntauko gara, Palomareseko gailurrera heltzeko tximiniapean. Tximenea hau gaindituta (I) gailurrean izango gara. (Kontuz ibili zorua bustita badago, nahiko arriskutsua izan leike).

Gailur zirraragarria destrepatuko dugu eta bide normaletik behera egingo degu, kanpa erraldoi batera heldu harte, hemendik eskuinera gora daraman bidea jarraitu eta “Palomares Central”eko lepora helduko gara. Badago aukera gailur hau igoteko baino bertara heltzeko trepada gogorra egin beharko degu (II+). Gu aldiz, tximinia ea gaindituta daukagunean buelta ematea erabakitzen dugu.

Orain, eta beti Palomaresen hego pareta behetik zeharkatuz, Arabar Errioxara begiratzen duen isurialdetik ekingo diogu, Ekialdera irtetzen den bidea jarraituz. Pedrera batetik gora egin beharko degu, dauden hitoak jarraituz. Ezinezko iruditu zaigu ipar aurpegira paso egitea, baino trepada batzuen (II) bitartez horkada batera igoten den kanalera sartuko gara. Eskura daukagu jada ipar aurpegia eta Larrasa edo Falso Palomaresera daraman bidea. Bide hau jarraituko dugu, Kruz del Castilloko norabidea jarraituz. Cruz del Castillora igoteko ez dago arazorik, bide batetik 5 minututan goian plantatuko gara eta. Larrasara egiteko, Lepora bueltatu eta ezkerrera irtetzen den xenda ebidente batetik gora egin beharko dugu. Hasteko zoru labainkorretik gora egiten da .Bertan zinta bat jarrita dago laguntza moduan, (nere uste apalean nahiko prekarioa eta gaizki jarrita dagoena). Hau gaindituta tximinia oso estu bat gainditu beharko dugu (I). Komenigarria da motxila bertan uztea, tximinia oso estua da eta. Paso hau gaindituta aristako azkenenago zatia gainditzea bakarrik ez zaigu faltako, Larrasa edo Falso Palomareseko gailurrera heltzeko.



Kontu handikin jeitsiko gara gailurretik eta Palomaresera bueltatzen den bidea hartu dugu San Kilitz kobara joateko. Ezkerrera bajatzen den bide batetik egin beharko dugu (gorriz markauta dago) San Kilitzeko “koba izkutatua” topatzeko. Komenigarria izango zaigu mendi gida batekin edo bertako norbaitekin joan. San Kilitz Koba beste isurira ematen duen koba da. Gu argi barik egonda, ezinezko egin zitzaigun bestalderaino pasatzea, baino barrura egin genuen, bai!

Lagranera bueltatzeko bi aukera ditugu. Lehena Cruz del Castillora bueltatzea da eta handik Puerto del Torora, edo bestela gu erabilitako xenda berdina erabiltzea. Gure ruta San Kilitzetik behera egiten du Pedrera batetik jaitsiz. Ebidentea ez den xenda batetik behera egiten du bidea, batzutan sasi artean, erreka baten ondotik pasatu arte eta hemendik apur batera Lagran eta Pipaon lotzen dituen PR ra helduko gara. Oso interesgarria eta dibertigarria den bide honek ez dauka inolako zailtasunik, baino nahiko tentea da eta orientazioaren erabilaren beharra ere egon leike.

Bidea ezkerrera jarraituz eta hurrengo bidegurutzea eskuinera jarraituz, ordu erdin abiapuntura helduko gara, gure txango ikusgarri hau amaituz. 



0 comentarios:

Publicar un comentario