Anbotoko medikateari bira

martes, junio 07, 2011

2011ko Maiatzaren 28a

Euskal Herriko mendirik ezagunetarikoa da Anboto, baino batzutan goraino egiteak ez du bere nortasun eta ikaragarritasun osoa erakusten. Zapatu goiza zen eta Anboto ingurura egitea erabaki genuen.

Gure bira Axpe herritik hasten da, bertatik irtetzen den bidexka txuri-hori jarraitzea besterik ez dago Artolako lepora heldu ahal izateko. Bertatik os gertu dagoen Aitztxiki gailur panoramikoa bisitatu dezakegu, atseden lasaia hartzeko lekua baita. 

Aitztxikitik bueltan, gu etorri garen kontrako norabidetik ekingo diogu, Atxartera doan bidea hartuz. Bidegurutzera heltzerakoan, ezkerrera egin dugu "Pol-Pol, Asuntze" norabidea jarraituz. Gorara doan bide honetik eginda, ordu bete barru Pol-Pol eko iturrira helduko gara. Ibildean, Alluitz-Anboto kresterixoko eta ipar aurpegiko ikuspegiarekin gozatzeko aukera paregabekoa daukagu. Pol-Poletik Anbotora igotzen den bidea jarraituko dugu, goian dagoen lepora heldu arte eta hortik Zabalandira bidea jarraituko dugu. Zabalandi edo Anbotoste, Anboto hegoaldean aurkitzen den kanpa erraldoi bat da.


Ibilbidearen erdia baino gehiago bete dugu, bere zatirik gogorrena barne. Orain Arrazola daraman bidea jarraituz, Andastoko gailurra egingo dugu trepada erraz baten bitartez. Bertatik daukagun ikuspegia hobezina delarik. Arrazolara behera Anbotoko eki-aupergia bistan edukiko dugu. Bertan Mariren kobazuloa kokatzen da, eki paretaren erdi-erdian. Arrazolara heldu eta herrixka gurutzatu egin beharko degu Axpera doan bidea harrapatzeko. Bertatik Atxondora doan PRa jarraituko dugu eta azkenengo kilometroa errepidean gora egingo dugu abiapuntura heltzeko.



Ibilbide honek Anbotoren ikuspegi guztiekin gozatzeko aukera ematen digu. Ibilbide erraza izan arren, luzea  da eta desnibel dexente gainditu beharko dugu, baino esan bezala PENA MEREZI DU! Gure Mariren konterrian ibiltzeak ez dauko prezixorik!

0 comentarios:

Publicar un comentario