Pico Murcia (2340m)

lunes, junio 06, 2011

Distancia recorrida: 11.42 kilómetros
Altitud min: 1,421 metros, max: 2,362 metros
Desnivel acum. subiendo: 908 metros, bajando: 925 metros
Grado de dificultad: skill Moderado

Bigarren egunez Palentziako Karrion Garaia eskualdean gaude eta Pico Murcia igotzea erabaki dugu. Cardañotik ekiten diogu igoerari, zubiaren ondoan dagoen parkinetik  irtetzen den bidea jarraituz. Irten bezain pronto “espiguete mendi taldearean” errefugiotik pasatuko gara eta aurrerago ibaiaren zeharkatzeko dagoen zubi batetik pasatuko gara. Aurrera jarraitzen badegu “Pozo de las Lomas” eta “Peña Prietara” helduko gara, baino gu ezkerrera irtetzen den bidexka hartu dugu (hitoekin markatuta dagoen xenda bat).


Bertatik Valcabe izeneko haran zabal baten murgilduko gara eta haran osoa zeharkatu beharko degu Pico Murtzian gora egiteko. Haran estutzen den einean, zubi bat zeharkatu eta eskuinera irtetzen diren hitoak jarraitu beharko ditugu. Hemendik aurrera aldatza gero eta tenteagoa egiten da, baino zig-zag baten bitartez altuera erreztasunakin hartuko dugu.
Pico Murtziako eki aurpegia flankeatuko dugu zig-zag honetan, hegoaldeko aurpegia hartuz eta Valcabe izeneko lepora helduz. Bertatik, hego aupergitik gora egingo dugu, eta pedrera bat zailtasun handirik gabe gainditu ostean, Pico Murtziako Gailurrera helduko gara (2.30h)

Bueltako bidea leku berdinetik egingo dugu, apur bat astuna egiten den bide hura jarraituz.

Txango honekin, Karrion Garaiko abentura astebukaera amaitutzat joko degu.

 

0 comentarios:

Publicar un comentario