Kurtzebarri (1140m) - Gipuzkoa

lunes, junio 06, 2011

2011ko Maiatzaren 23a


Aretxabaleta herriko Mendiola auzotik hasten da gaurko ibilbide zoragarri hau.
Mediola bertatik pista bat hartu eta gora egingo dugu pizkanaka. Hasieran malda gutxikoa izango da pista hau baino gero eta malda gogorragoari aurre egin beharko diogu. Hemendik ordu erdira, Kurtzebarriko harresiaren hegoaldean dagoen ermita batera helduko gara. Bertatik gertu, iturri bat dago eta bertan ura hartzeko aukera bakarra izango dugu. Ezkerretara gora egiten duen pistatik jarraituko dugu baino hortik apur batera, txabola batetik gertu pasatzen garenean, pista hura utzi eta ezkerrera irtetzen den xenda batetik ekingo diogu igoeraren azken zatiari. Xenda gora eginez, kurtzebarriko gurutzea bistan edukiko dugu berehala (Leku honetan kontuz laino egon ezkero). Markatutako bidetik segituz azkenengo haitza bordeatu eta kurtzebarriko gailurrera helduko gara trepada samur baten bitartez (1.30h).


Bueltako bidea, Ekialdera irtetzen den bidetik egingo dugu (igo garen norabidearen kontra irtetzen den xendatik). Bide hau Urkulutik gora egiten duen bidea da, eta gu jaisteko erabiliko dugu. Bidea ez dauko galtzerik eguraldi onakin egiten bada. Kurtzebarriko belarrazko arista jarraitu beharko degu lepo bateraino heltzeko. (kontuz zorua bustita badago) eta bertatik basoan zehar murgiltzen den xenda jarraituko degu. Mendiolara heltzeko gora eta behera egin beharko dugu hainbat desbio hartuz eta baserri batzuk zeharkatuz (komenigarria mapa eramatea edota GPS track-a deskargatzea) eta inolako zailtasunik gabe mendiola auzora bueltako gara, txango zirkularra amaituz.


0 comentarios:

Publicar un comentario