Anboto (Anboto sakonatik)

viernes, julio 29, 2011

Distancia recorrida: 9.4 kilómetros

Altitud min: 228 metros, max: 1,331 metros
Desnivel acum. subiendo: 1,131 metros, bajando: 684 metros
Grado de dificultad: skill Moderado
 

Anboto (1331m) Ipar Aupegitik
Atxondoko bailaran kokatzen den Arrazola herri magikotik hasten da Anboto igoten duen iparraldeko ibilbide hau. 
Gure intentzioa ipar-ekialdeko aristatik igotzea bazen ere, azkenean iparraldeko aupegitik ekitea erabaki genuen, Aristaren hasiera aurkitzeko zailtasunak zirela eta.
Arrazolatik abiatuz, errepide batetik ekingo diogu igoeraren lehengo zatiari. Baserri batera heltzerakoan eskumara irtetzen den bidea jarraitu beharko dogu, “Anboto” bezala markatuta dagoen xenda batei jarraituz. Hemendik aurrera bidea gero eta malda gehiago edukiko du. Frailiaren horma inguratuz, Anboto sakona (zabaleta) deitzen den paraje batetik igaroko gara igoera zuzen eta pikoa hartu aurretik.
Anboto Sakonatik argi ikusiko dugu jarraitu beharko dogun korridore zabal eta belartsua, frailiaren ertza eskumatik inguratzen duena alegia.
Igoera honek ez dauka zailtasun handirik gogortasuna kenduta, kontuan hartu behar da 4km eskasean 1100 metroko desnibela gainditu behar dogula eta hau kontuan hartuta, euskal herriko biderik zirraragarrienetako dela argi dago.
Zabaletatik gora eginda, ezkerraldean zabaltzen den Frailien ertza harrapatu beharko dugu (bertan ere Ipar-ekialdeko ertzatik datorren bidea bat egiten du) gailurrera heltzeko. Zaila ez den baino “aereo” izan daiteken ertzatik jarraituz Anbotoko Gailurrera helduko gara (2or.)
Benetan ikaragarria eta bakartia den ibilbidea burutu dugu, nahiz eta Anboto bertikala bertan ospatzen denetik lekua asko “desitxuratu” egin den.
Jaitsiera Zabaldiko lepora egingo dugu, gure txango zirkular batean bilakatuz. Zabalandira doan bidea ez da zaila zorua lehorra baldin badago, hala ere kontu handikin gainditu beharko ditugu paso klabeak (zailtasun gutxiko hainbat paso aereo).
Behin Zabalandin, Arrazola doan PR txuri-horia jarraitu beharko dugu txangoaren abiapuntura bueltatzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario