Alluitz - Aitxiki

miércoles, agosto 31, 2011

Distancia recorrida: 7,78 kilómetros
Altitud min: 264 metros, max: 1.035 metros
Desnivel acum. subiendo: 944 metros, bajando: 911 metros
Grado de dificultad: skill Moderado


Durangaldean kokatzen den Anbotoko mendilerroaren barruan kokatzen da mendi kalkareo hau. Bizkaiko alpeak deritzon mendikatean nabarmentzen da Alluitz mendia, bere ikuspegia ikaragarria dela.

Alluitz mendira igotzeko bide normala eta gehien (ohikoa dena) erabiltzen den bidea aukeratu dugu oraingoan, zailtasun handirik gabe bere gailur estu eta ikaragarrira eramango gaituena.

Horretarako Atxartera helduko gara, Durango eta Elorrio lotzen duen errepidetik, Abadiñoko herritik mendiola auzora doan bidea jarraituz. Atxarte eskalatzaileen paradisua da, bertan untzillatx mendian dauden hormak eskalatzen direlarik. Atxarteren istorioa kuriosoa bada ere: bertan egin zuten kantera eskalatzaileen balentriaz gelditu egin zen, 80, hamarkadan antolatu ziren hainbat borroka eta ekintza ikusgarri KANTERARIK EZ lelopean. Borroka hau dela eta, esan bezala, Atxarteko kantera gelditzea ere lortu zen. Atxarten ere topa ditzakegun euskal herriko mendi-ibilbide ikusgarrienetarikoak: Urrestei ertza, untxillatzeko diagonal handia (gran diagonal) edo Aitztxikiren ipar-aupergian kokatzen den espoloia. Baita Anboto, Alluitz, Kurutzeta eta beste batzuk igoteko ibilbide ikusgarriak tarte.

Alluitz mendira igoteko Urkiolamendi eta Anbotora doan pista hartu beharko degu. Hasiera bide nahiko laua da eta baserri baten ondotik pasatzerakoan, ezkerretara irtetzen da jarraitu beharko dugun bidea. Zig-zag bate eginez berehala helduko gara Aitztxiki eta Alluitz zatitzen dituen lepopera. Bertan, anboto doan bidea utziz, aldatz gora ekingo diogu ibilbideari. Orduan Artolako lepora helduko gara, ipar eta hego aurpegiko ibilibideak lotzen dituen lepora, bertan dauden antenak erreferenziatzat hartuz.

u
Untxillatz mendi alluitzeko gandorretik
Eskumara ekingo diogu Alluitzera joateko, markatuta dagoen bideari jarraituz. Pedreratik gora ekingo diogu eta aldatz handiko bidetik gora arista azpikaldean kokatzen diren haitzetara helduko gara. Hemendik aurrera aristara igoten den bideari ekingo diogu batzutan eskuak erabiliz.

Aristara helduz, eskuinera ekingo diogu iraganbide zertxobait ziraragarria gaindituz Alluitzeko gailurrera helduz (1040m).

Ibilbidea ez da zaila baino kontu handikin ekin beharko diogu aristako azkenengo zatiari, batez ere zorua lehorra baldin badago. Igotzeko bide berdinari jarraituz artolako lepora helduko gara, pedrera kontu handikin jeitsiz. Artolako lepoan gaudela, gure parean Aitztxikiren muino ikaragarria altxatzen delarik harri artean gora ekingo diogu bideari eta 30 minututan bere gailurreran egongo gara.

Artolako lepora bueltatu beharko gara beste behin ere. Atxartera jaisteko bide normalena guk hartu duguna da, hau da hegoaldetik jaisten dena. Hala ere Axpera (iparraldera) jaisten den bidea hartuko dugu zirkular bat burutzeko asmoarekin. Berehala ezkerrera desbiatuko gara, Aitztxikiren espoloienpetik igarotzen den bide pikoa hartuz. Bidea oso tentea da zati honetan eta hainbat destrepe erraz egiteko beharra dago.

alluitzeko hego aupergia mendiak.net
Behean mendiola auzoa dugularik, hara daraman bidea erreferenziatzat hartuko dugu, bidearen hurrengo zatiari ekiteko. Ahuntzak moduan edo basurdearena eginez jeitsi beharko gara behean ikusten den bidera irten ahal izateko. Bakartia eta polita da Alluitzetik jaisteko hautatu dugun bidea. Ahuntzak era guri begira gelditu dira…ze ote pentsatuko dute? Ze dabil zoro hau gure erreinutik? Hau zatia gaindituz eta hainbat zauri egin ostean, beheko bidera irtetzen gara. Inportantea da bidea argi edukitzea eta beheko bide famatu hura oro kontrolatuta edukitzea. Behin bidera irtenda, ezkerrera ekingo diogu atxartera bueltatzeko.

Ibilbidea ez da zaila, baino kontu handikin ekin behar zaio hanibat zatiri. Ibilbide hau dibertigarria da oso, batez ere mendian ibiltzen ohituta baldin badagaude eta basurdekin erlaziorik baldin badaukagu, noski!

0 comentarios:

Publicar un comentario